2021(e)ko martxoakren 26(a), ostirala

Non zaude, ilargi? 3 URTEKO GELA

 Kaixo!

Ezagutzen duzue "Non zaude, ilargi?" ipuina? Guk bai, oso polita da! Gure gustoko animaliak agertzen dira eta elkarrekin ilargia bilatzera joaten dira! Hori da talde lana, bai horixe!

Ikastolan lan politak egin ditugu ipuin honen inguruan. Ikusi nahi? Aurrera!

Zenbakiak landu ditugu! Zenbat lagun daude txartel bakoitzean?


Hizkuntza idatzia ere landu dugu!
Horretarako hizkiak adi adi begiratu behar ditugu!

Segidak egin ditugu, pertsonaien ordena gogoratuz: jirafa, hartza, otsoa...

Nor da altua? Nor da baxua? Eta nor da altuagoa?

Anerrek primeran ikasi du ipuina, eta kontatzen ari da!


Vega oso langile etorri zaigu gaur! Ikusi duzue zein ondo zenbatzen duen?

Eta ipuinaren minimundoa!

Jarduera honetan modu librean jolastu ahal dugu!


Eta irudimena ez zaigu falta, noski!




Bukatzeko, pertsonaien karetak egin ditugu!



Antzerkia egiteko, nola ez?


ARGAZKI GUZTIAK HEMEN: NON ZAUDE, ILARGI

ETA ANTZERKIEN BIDEOAK HEMEN:

HH3A TALDE 1


HH3A TALDE 2


HH3A TALDE 3




HH3B TALDE 1


HH3B TALDE 2




Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Laster arte!!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina