GORA INURRIAK!!!

GORA INURRIAK!!!

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

Inurritegiak prestatzen!

Kaixo!!!

Inauterietan inurriz mozorratu eta gero, inurriei buruzko gauza gehiago ikasi nahi genituenez, gelan gure inurritegiak prestatzea erabaki genuen.




Hasteko, patiora joan ginen inurrien bila, baina neguan izkutatuta egoten dira. Horregatik interneten bidez inurri koloniak eskatu genituen behatzeko. Lupak eta mikroskopioa erabili genituen horretarako, oso dibertigarria izan zen!







Inurrien kolonia pozik bizitzeko inurritegia egitea erabaki genuen. Horretarako lurra bilatzera joan ginen nagusien patiora.



Inurritegiarekin jarraitzeko gelan, kristalezko poteetan lurra bota genuen. Gero ogi apurrak bota genizkien jateko eta kotoia urarekin eman genien edateko.




Orain gure inurritxoak zaindu behar ditugu!