2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Non zaude, ilargi? 3 URTEKO GELA

 Kaixo!

Ezagutzen duzue "Non zaude, ilargi?" ipuina? Guk bai, oso polita da! Gure gustoko animaliak agertzen dira eta elkarrekin ilargia bilatzera joaten dira! Hori da talde lana, bai horixe!

Ikastolan lan politak egin ditugu ipuin honen inguruan. Ikusi nahi? Aurrera!

Zenbakiak landu ditugu! Zenbat lagun daude txartel bakoitzean?


Hizkuntza idatzia ere landu dugu!
Horretarako hizkiak adi adi begiratu behar ditugu!

Segidak egin ditugu, pertsonaien ordena gogoratuz: jirafa, hartza, otsoa...

Nor da altua? Nor da baxua? Eta nor da altuagoa?

Anerrek primeran ikasi du ipuina, eta kontatzen ari da!


Vega oso langile etorri zaigu gaur! Ikusi duzue zein ondo zenbatzen duen?

Eta ipuinaren minimundoa!

Jarduera honetan modu librean jolastu ahal dugu!


Eta irudimena ez zaigu falta, noski!




Bukatzeko, pertsonaien karetak egin ditugu!



Antzerkia egiteko, nola ez?


ARGAZKI GUZTIAK HEMEN: NON ZAUDE, ILARGI

ETA ANTZERKIEN BIDEOAK HEMEN:

HH3A TALDE 1


HH3A TALDE 2


HH3A TALDE 3




HH3B TALDE 1


HH3B TALDE 2




Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Laster arte!!!







2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

Zorionak Aner!!!

 Gure Anerrek 4 urte bete ditu! Zein ondo pasa dugun gelan ospatzen!!!

Zorionak txapeldun!!! 










Nire IZENA ikasten!!!

 Kaixo, kaixo!


Aste hauetan lan eta lan ibili gara 3 urteko geletan!

Izan ere, izena ikasten egon gara, eta horretarako jarduera mordoa egin ditugu ikastolan!



Hizki magnetikoekin bakoitzak bere izena osatu du! 


Argi mahaian ere lan politak egin ditugu! 
Hemen gure Paulak lagunen izenetan dauden A guztiak topatu ditu!


Enara arbel txikian idazten egon da.



Eta baita Laia Zanca ere, bere neba Ohierren letra egiten!


Plastilinarekin bakoitzak bere izeneko hizkiak egin ditu. Aupa Oinatz!

Eta hain gustuko daukagu plastilina, geurea egin dugula eta guzti!






Itsasori asko gustatzen zaio tenperarekin margotzea! Baina... hara! Bere izena agertu da!

Eta Anerren izena ere bai! Miragarria!


Gure plastilinan letrak estanpatzen ditugu gure izena egiteko. Beitu zein ondo egin duen Vegak!


Ene Iria! txapelduna zu ere!

Eta tenperarekin beste artelan polita egin dugu!
Hatzamar puntarekin puntutxoak egin ditugu gure izenaren gainean!

Hau da hau!
Fieltrozko hizkiak ditugu gelan, eta hainbat materialekin hizkiak osatzen ibili gara!
Paulek bere izena idatzi du osorik!

Alaia artista fina da, eta gustora estanpatzen ditu hizkien zigiluak bere artelanean!

India, bai dotorea! Bere lehenengo hizkia estanpatzen dabil! 

Zihara hizkiak sailkatzen ibili da, plastirekin jolasteko gero!

Ene! Artelan berria!

Eta lan honetan bakoitzak bere izenaren lehenengo hizkia ziztatzen egon da!

Hauek bai langileak!

Jonek bere hizkia osatu du ere bai! Artista!

Eta Irai badoa ikasten apurka apurka lagunen izenak! Oso ondo!

Argazki guztiak ikusteko, hemen:





Irin-orearekin jolasten!

 Gaur primeran pasatu dugu ikastolan. Gure andereñok irina eta olioa ekarri ditu. Zertarako izango ote dira, agian bizkotxo bat egiteko?



Lehenengo ondo nahastu ditugu osagagaiak, gero kolorante ttantta batzuk bota ditugu orean



Ondo nahastu ondoren.... jolastera. Plastilina dirudi!!