2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

Nire IZENA ikasten!!!

 Kaixo, kaixo!


Aste hauetan lan eta lan ibili gara 3 urteko geletan!

Izan ere, izena ikasten egon gara, eta horretarako jarduera mordoa egin ditugu ikastolan!



Hizki magnetikoekin bakoitzak bere izena osatu du! 


Argi mahaian ere lan politak egin ditugu! 
Hemen gure Paulak lagunen izenetan dauden A guztiak topatu ditu!


Enara arbel txikian idazten egon da.



Eta baita Laia Zanca ere, bere neba Ohierren letra egiten!


Plastilinarekin bakoitzak bere izeneko hizkiak egin ditu. Aupa Oinatz!

Eta hain gustuko daukagu plastilina, geurea egin dugula eta guzti!






Itsasori asko gustatzen zaio tenperarekin margotzea! Baina... hara! Bere izena agertu da!

Eta Anerren izena ere bai! Miragarria!


Gure plastilinan letrak estanpatzen ditugu gure izena egiteko. Beitu zein ondo egin duen Vegak!


Ene Iria! txapelduna zu ere!

Eta tenperarekin beste artelan polita egin dugu!
Hatzamar puntarekin puntutxoak egin ditugu gure izenaren gainean!

Hau da hau!
Fieltrozko hizkiak ditugu gelan, eta hainbat materialekin hizkiak osatzen ibili gara!
Paulek bere izena idatzi du osorik!

Alaia artista fina da, eta gustora estanpatzen ditu hizkien zigiluak bere artelanean!

India, bai dotorea! Bere lehenengo hizkia estanpatzen dabil! 

Zihara hizkiak sailkatzen ibili da, plastirekin jolasteko gero!

Ene! Artelan berria!

Eta lan honetan bakoitzak bere izenaren lehenengo hizkia ziztatzen egon da!

Hauek bai langileak!

Jonek bere hizkia osatu du ere bai! Artista!

Eta Irai badoa ikasten apurka apurka lagunen izenak! Oso ondo!

Argazki guztiak ikusteko, hemen:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina