2021(e)ko maiatzaren 1(a), larunbata
Dantzatu nirekin!!
Dantzari ezin hobeak dira gure 3 urteko gelako umeak. Hori da erritmoa!!
https://youtu.be/eIijUFOREMc
Zorionak lagunok!!
4 urte betetzen ari diren gelakideen zerrenda luzatzen ari da. Hona hemen gure gelako azken urtebetetzeak:
OIER
IKER eta JUNE
IXONE
OMAR
Zorionak guztioi. Argazki guztiak hemen:
2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna
2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala
Zorionak Maddalen!!!
Gure Maddalenek 4 urte bete ditu! Eta gelan ospatu dugu aste honetan!
Zein ondo pasatu dugun!
Zorionak printzesa!
2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala
Non zaude, ilargi? 3 URTEKO GELA
Kaixo!
Ezagutzen duzue "Non zaude, ilargi?" ipuina? Guk bai, oso polita da! Gure gustoko animaliak agertzen dira eta elkarrekin ilargia bilatzera joaten dira! Hori da talde lana, bai horixe!
Ikastolan lan politak egin ditugu ipuin honen inguruan. Ikusi nahi? Aurrera!
Zenbakiak landu ditugu! Zenbat lagun daude txartel bakoitzean?
Hizkuntza idatzia ere landu dugu!
Horretarako hizkiak adi adi begiratu behar ditugu!
Segidak egin ditugu, pertsonaien ordena gogoratuz: jirafa, hartza, otsoa...
Nor da altua? Nor da baxua? Eta nor da altuagoa?
Anerrek primeran ikasi du ipuina, eta kontatzen ari da!
Vega oso langile etorri zaigu gaur! Ikusi duzue zein ondo zenbatzen duen?
Eta ipuinaren minimundoa!
Jarduera honetan modu librean jolastu ahal dugu!
Eta irudimena ez zaigu falta, noski!
Bukatzeko, pertsonaien karetak egin ditugu!
Antzerkia egiteko, nola ez?
ARGAZKI GUZTIAK HEMEN: NON ZAUDE, ILARGI
ETA ANTZERKIEN BIDEOAK HEMEN:
HH3A TALDE 1
HH3A TALDE 2
HH3A TALDE 3
HH3B TALDE 1
HH3B TALDE 2
Laster arte!!!
2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




































































