2021(e)ko ekainaren 29(a), asteartea

URA!

URAren inguruan proiektu bat egin dugu eta ZIENTZIAren astearekin lotu dugu. Hauek dira honen inguruan egin ditugun jarduera batzuk.

ZEIN KOLORETAKOA DA URA? Laster erantzun dute:"urdina!"..."zuria!". Ea, ikus dezagun:

Hiru edalontzitan esnea (zuria), Cristasol (urdina) eta ura (gardena) jarri ditugu eta barriro bota dut galdera: ZEIN KOLORETAKOA DA URA? Orain argi daukagu, ezta? Aprobetxatu dugu likido hoiek usaintzeko eta esnea eta ura dastatzeko. Urak ez dauka kolorerik, ez du usaintzen eta ez dauka zaporerik. Ikasi dugu zerbait gehiago.



Gaur bandeja sentsorialean ura eta  ontzi ezberdinekin trasbaseak egin ditugu...


 Baina ura...ez da beti likidoa izaten. Ipuin batekin ikasi dugu URAREN ZIKLOA eta uraren egoerak aztertu ditugu gelan.





...eta esperimentu bat egin dugu: ur beroa sartu dugu ontzi batean, eta gainean plater bat jarri dugu izotzarekin. Platera altxatzerakoan, lurruna ateratzen zen. Hau bai hodei zoragarria!


 ...eta euri ttanttak sortu dira!
 Beste hodei artifizial bat ere egin dugu: ura tintatu dugu hobeto ikusteko




Baina....ZEIN DA URAREN FORMA? Norbaitek esan du "LAUKI ZUZENA" (piszinara joaten da askotan eta badaki forma hori daukala, noski) Ea, frogatu dezagun!





... eta konturatu gara urak ontziaren forma bardina hartzen duela, ez daukala forma zehatzik.


Gaur uretara xaboia bota eta bitsarekin jolasten ibili gara. Harrikoa egiteko aprobetxatu dugu eta garbi garbi geratu dira etxe txokoan erabiltzen ditugun ontziak...



Experimentu berri bat egingo dugu: URAREN KAPILARITATEA aztertu



Lehenengo ikusi dugu nola igotzen zen tindatutako ura azukre koxkorretara...
Eta gero sukaldeko paperarekin egin dugu froga. Berehala hasi dira koloreak nahasten. Zoragarria!!
... eta "potajeoa" gustatzen zaigunez, gure mahai sentsorialean experimentatu dugu koloranteekin. Kolore zoragarriak atera zaizkigu!
Gaur, ipuin berri baten bitartez, konturatu gara zein garrantzitsua den GURE PLANETAKO URA GARBI MANTENTZEA. Horretarako mahai sentsorialean hondartza polit bat aurkitu dugu baina.... zarama pilo bat dago eta hori txarra da itsasoko animalientzat! Garbituko dugu lehenengo eta gero prest egongo da jolasteko. 




 Klikatu hemen bideoa ikusteko:⬇️


Baina zer gertatu da hemen!!! Gaur goizean hondartzan ez zegoen zaramarik baina BITS ZURIA zegoen!! Noski, gauean, antza denez, itsaso zantarra egon da eta marejada horren eraginez, bitsa dago. Ba jolastera!!



Oso jostagarria izan da!!

Argazki guztiak hemen:















         







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina