2021(e)ko ekainakren 2(a), asteazkena

Beldar txiki jatuna: HH3A

 Kaixo, kaixo!

aste hauetan "Beldar txiki jatuna" ipuina lantzen ibili gara, eta primeran ikasi dugu!


Gure beldarra tripero hutsa da! Fruta asko jaten du!
Eta zenbakiak lantzeko aprobetxatu dugu!


Eta noski, gero ipuinarekin batera, janaria eman diogu!

Gainera, beldarrak bezala, zulotxoak egin ditugu hainbat frutetan.
Horrela zenbatzen egon gara baita ere!



Eta jolas honekin zenbakiak eta kopuruak landu ditugu!

Hona hemen "Beldar txiki jatuna" ipuinaren minimundo bat!


Eta gu lan eta lan! Zein ongi pasatzen dugun!


Gainera, antzerkia ikasi dugu. 
Bakoitzak ipuinaren zati bat kontatuko die gelako lagunei.

Eta gelako ipuin handia osatzeko, bakoitzak bere zatia osatu du!

Aupa Paule! Lan bikaina!

Musika ere egin dugu. "Beldarra eta tximeleta" kanta ikasi eta antzeztu dugu!
La la la la la doa beldarra, murtzikatzen ahoan daukana...

Metamorfosia ikasi dugu baita ere.
Ipuinean bezala, ikasi dugu nola pasatzen den beldar ñimiño bat izatetik, tximelta zoragarria izatera!
Eta miniaturekin ordenatu dugu sekuentzia.

Zein da luzea? Zein da laburra?
Beldarrarekin deskribapenak landu ditugu baita ere!

Itsaso, bai langile!

Eta hona hemen beste minimundoa!
Egun honetan beldar txikiarentzat menu berezia prestatzen ibili gara!
Benetako frutarekin!

ummm... bai gozoa!


Hauek bai sukaldari apartak!





Eta bukatzeko, azken minimundoa!
Honetan ipuina interpretatzeko aukera izan genuen hainbat materialak erabilita!


Bai ongi pasatu dugula ipuin honekin!

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN:


GURE IPUIN KONTALARIEN BIDEOAK HEMEN:




ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!!


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina