2021(e)ko ekainaren 2(a), asteazkena

BELDAR TXIKI JATUNA (B taldea)

Kaixo lagunok, proiektu berri batean murgiltzen ari gara: "Beldar txiki jatuna" ipuinaren inguruan. Hauek dira gelan egiten ari garen jarduera batzuk. Espero dugu zuen gustokoak izatea



Ipuina jarraituz, beldarrak jaten duena beldarraren ahoan sartzen joan gara. Lehenengo talde handian egin dugu, dinamika ulertzeko, eta gero libreki banaka edo talde txikietan jolasten ibili gara. Jolas honekin aprobetxatu dugu zenbaketa lantzeko.


Jolas hau ere asko gustatzen zaigu. Aukeratutako txartelak adierazten duen horrenbeste bolatxo jarri behar dugu gure beldarraren gainean. Hori bai, pinzekin baino ezin dira hartu. Gero zenbatu behar ditugu ondo ala txarto egin dugun frogatzeko.



Ipuinean bezalaxe, frutak zulatu ditugu: sagar bat, bi madari...


 
Ipuinaren moldaketa bat egin dugu. Testua ikasi eta irudiak margotu ditugu. Bukatzen dugunean gelako liburutegian jarriko dugu.
Zein ondo margotzen duten gure artista txikiek!








Gaurkoa bai dela jolas goxoa!! Beldarrak jaten dituen frutak ekarri ditugu: zatitu, birrindu, zukua atera, nahastu.... hau da, jolasteko, baina jateko baita ere!!

https://youtu.be/uPMiHS-SYs4



Ume batzuk animatu dira hatz puntarekin beldarrak margotzen...


...eta beste batzuk plastilinazkoak egiten. Hori da sormena, bai gero!

Gaur narraz ibili gara beldarrak bezala, guztiok ilara luze bat eginez. Gure marra urdina jarraitu behar genuen, baina batzuk... tranpa zaleak dira gero!
Hori bai prozesioa, ta ez Sevillakoa!!

Beldar txiki jatunaren minimundoan ere jolasten ibili gara egun hauetan. 


Amaitzeko, gure  ipuin kontalari bikainak:
1. Taldea:
Argazki guztiak hemen:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina