2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala
2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena
Inurritegiak prestatzen!
Kaixo!!!
Inauterietan inurriz mozorratu eta gero, inurriei buruzko gauza gehiago ikasi nahi genituenez, gelan gure inurritegiak prestatzea erabaki genuen.
Hasteko, patiora joan ginen inurrien bila, baina neguan izkutatuta egoten dira. Horregatik interneten bidez inurri koloniak eskatu genituen behatzeko. Lupak eta mikroskopioa erabili genituen horretarako, oso dibertigarria izan zen!
Inurrien kolonia pozik bizitzeko inurritegia egitea erabaki genuen. Horretarako lurra bilatzera joan ginen nagusien patiora.
Inurritegiarekin jarraitzeko gelan, kristalezko poteetan lurra bota genuen. Gero ogi apurrak bota genizkien jateko eta kotoia urarekin eman genien edateko.

Orain gure inurritxoak zaindu behar ditugu!
2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala
Inurrien mozorroa egiteko bideoa!
Kaixo familia!
Dakizuen bezala, aurten inurriz mozorratuko gara. Mozorroa oso erreza da, baina laguntzeko bideo hau prestatu dugu zuei azaltzeko nola egin!
Mila esker zuen laguntzagatik!
Dakizuen bezala, aurten inurriz mozorratuko gara. Mozorroa oso erreza da, baina laguntzeko bideo hau prestatu dugu zuei azaltzeko nola egin!
Mila esker zuen laguntzagatik!
2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
Txis pun, txis pun, udazkena!
Lan eta lan egin ondoren, azkenean bukatu dugu gure hormairudia! Primeran pasatu dugu pintzelez margotzen, eskuak estanpatzen eta letrak egiten!
| Zerua margotzen pintzelez. |
| Bukatu dugu! |
| Ui, ui, ui... orain eskuak margotuko ditugu! |
| Eta letrak ere! |
| Lan handia egin ondoren... hemen daukazue gure udazkeneko hormairudi ederra! |
2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena
Udazkena Ikastolan
Kaixo lagunok! Ikastolan udazkena lantzen ari gara: zuhaitzen hostoak erortzen direla, udazkeneko fruituak, kantak, ipuinak... eta orain hormairudi bat egiten ari gara bi gelen artean. Polita, ezta? Laster ikusiko duzue bukatuta!
2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena
Kaixo lagunok!
HH3 A eta B gara! Aurten ortuaren proiektuan sartu gara eta gure lana konposta egitea eta zaintzea da. Horrekin bitamina asko lortuko ditugu eta gure baratzeko landaketak handiak eta osasuntsuak izango dira!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)