2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

Inurritegiak prestatzen!

Kaixo!!!

Inauterietan inurriz mozorratu eta gero, inurriei buruzko gauza gehiago ikasi nahi genituenez, gelan gure inurritegiak prestatzea erabaki genuen.




Hasteko, patiora joan ginen inurrien bila, baina neguan izkutatuta egoten dira. Horregatik interneten bidez inurri koloniak eskatu genituen behatzeko. Lupak eta mikroskopioa erabili genituen horretarako, oso dibertigarria izan zen!







Inurrien kolonia pozik bizitzeko inurritegia egitea erabaki genuen. Horretarako lurra bilatzera joan ginen nagusien patiora.



Inurritegiarekin jarraitzeko gelan, kristalezko poteetan lurra bota genuen. Gero ogi apurrak bota genizkien jateko eta kotoia urarekin eman genien edateko.




Orain gure inurritxoak zaindu behar ditugu!



2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala

Inurrien mozorroa egiteko bideoa!

Kaixo familia!

Dakizuen bezala, aurten inurriz mozorratuko gara. Mozorroa oso erreza da, baina laguntzeko bideo hau prestatu dugu zuei azaltzeko nola egin!

Mila esker zuen laguntzagatik!