BAZEN BEHIN TULIPAN HAZI TXIKI BAT. BAKAR BAKARRIK SENTITZEN ZEN.
EGUN BATEAN ATEAN ENTUN ZUEN: TOK TOK
-NOR DA? , GALDETU ZUEN.
-EGUZKIA NAIZ ETA SARTU NAHI DUT.
-EZ EZ , EZIN ZARA SARTU.
HURRENGO EGUNEAN BERRIRO ENTZUN ZUEN: TOK TOK
-NOR DA?
-EURIA NAIZ ETA SARTU NAHI DUT.
-EZ EZ ,EZIN ZARA SARTU.
HIRUGARREN EGUNEAN ATEAN ENTZUN ZUEN : TOK TOK
-NOR DA?
-AIREA NAIZ ETA SARTU NAHI DUT.
-EZ EZ , EZIN ZARA SARTU.
EGUN BATZUK IGARO ONDOREN: TOK TOK
-NOR DA?
-EGUZKIA , EURIA ETA AIREA GARA ETA SARTU NAHI DUGU.
-BAI , ORAIN BAI, SARTU SARTU.
EGUZKIA , EURIA ETA AIREAK TULIPANAREN HAZIA KANPORA ATERATZEN LAGUNDU ZUTEN.
LORATEGIAN LORE EDER BAT AGERTU ZEN. GORA TULIPANA!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina